SALBURUA AKADEMIA
Hastapenak

Akademiaren aitzindaria Gema da, matematikan lizentziaduna eta irakaskuntzan zaletua.
Bere grinari jarraituta, klase partikularrak etxez etxe ematen igaro zituen hainbat urte.
Irakaskuntza ondo ematen zitzaiola ikusita; egiten zuenarekin gozatzen zuela ikusita; eta ikasleak emaitzekin eta klaseekin poz-pozik zeudela ikusita, 2012. urtean, ikasleen eta gurasoen oihartzunaren bultzadarekin, saltoa ematea erabaki zuen, eta bulegoa partekatzen hasi zen haurrentzako hizkuntza-eskola batekin.
Proiektuak izugarri ondo funtzionatu zuen, eta 2013-2014 urtean Adrián berarekin lan egitera sartu zen. Elkarrekin gela partekatzetik, lokal guztia eramatera pasatu ziren.
Hurrengo urtea oso garrantzitsua izan zen, Adrián joan egin baitzen; baina bere ordez Omar sartu zen lan egitera, adore eta energia berriz beteta. Berrikuntza hauek primeran etorri ziren lokal aldaketarako, kale-ertzean dagoena, eta akademiaren beharrizanetara eta helburuetara guztiz moldatzen dena. Horrela, 2015eko otsailean, egungo egoitza inauguratu zuten, Atenas ibilbidearen 1 zenbakian, hain zuzen. Honekin batera Edurne irakasle taldera sartu zen, eta horrela taldea 3 pertsona gaztez, kementsuz eta ilusioz beterikoaz osatuta gelditu zen.
Zure ikasketak gainditzeko formularik onena izatea, eta ohitura onak izateko laguntza bat izatea da Salburua Akademiaren helburua.
Maila eta materia ezberdinetako klaseak ematen ditugu. Horiek guztiak arlo bakoitzean aditutako pertsonek ematen dituzte, zure emaitzak bermatzeko.
Umeekin, nerabeekin eta nagusiekin lan egitea eta gainera egiten dugunarekin disfrutatzea soilik da posible pasio handia jartzen diogulako egiten dugunari.
Gure taldea

Salburua Akademiaren arima proiektua osatzen duten pertsonak dira. Horiek guztiek, haien prestakuntza eta dedikazioari esker, zentroa berezi eta desberdin egiten dute.
Ikasleekiko konpromisoa gure metodologiaren ezaugarri nagusia da: ikastetxeetako irakasleekin harremanak; azterketak azaltzeko bilerak gurasoekin; ordutegietatik kanpoko argibideak; prestaketa-eskolak asteburuetan eta abuztuan, eta abar.

- Matematikan Lizentziaduna UPV/EHU-n.
- CAP agiria Alfonso X El Sabio Unibertsitatean.
- "Optimizazio ereduak eta metodoak" masterra UNED-en.
- 10 urteko eskarmentua irakaskuntzan.

- Informatika-Ingeniaria.
- Euskara: EGA agiria (C1).
- Ingelesa: CAE agiria (C1).

- Hispaniar Filologoa, hizkuntza alemanan espezializatua.
- Euskara: EGA agiria (C1).
- Ingelesa: FCE agiria (B2).
- Alemana: ZD agiria (B1).
- Alemanian au-pair bazala ibilia.

- Psicopedagogoa, ikasteko zailtasunetan eta goiz aditasunan espezialista.
- Eskola eta familia bitartekaria.
- Lehen eta bigarren hezkuntzako irakaslea.
- Tutore, pt eta orientatzaile lanetan eskarmentua.
- “Yo sí puedo” psikopedagogia bulegoko bultzatzailea.